Elebitasuna arta handiz zaintzen dugu.
Horrez gain, hitz batzuk letra lodiz markatuak dira, irakurketa bitartean buraso/irakurleak aiseago atzeman ditzan bi hizkuntzetako hitz bikoteak.
Bestalde, liburua irakurtzea atsegina eta jostagarria izan dadin, testuen luzera mugatua da. Hizkuntzen ordenari dagokionez, euskara dago lehen tokian, euskara baita bultzatu behar den hizkuntza. Horrez gain, itzulpena baino gehiago, frantsesezkoa testua egokitzapena da, hizkuntza bakoitzaren berezitasunak errespetatzeko gisan.
Liburuaren bukaeran, ahoskerari buruzko orri berezi bat dago, euskarazko irakurketa laguntzeko oinarrizko aholku zenbaitekin.
Webgune honetan, liburu bakoitzaren audio bertsioa ere eskura dute erabiltzaileek.