Artistak

Gérald Guerlais

Arte aplikatuen eta arte lanbideen Eskola Nazionalean formatua, Gerald Guerlaisek sorkuntza aniztasuna maite du, bai haren kolaboratzaileen arabera egokitzen duen estilo grafikoa lantzeko eta baita hedabideetarako arkatzekin jostatzen delarik ere. Gisa horretan, azken 20 urteetan ekitaldi agentzia batean, bideo-joko estudioetan (Vivendi), gazteentzako hedabideetan (Géoado, I love English, Toboggan…), helduentzakoetan (Management, L’Oeil…), marrazki bizidunean (Mondo TV, Xilam, Sony Animation…) eta argitalpenean (Gautier-Languereau, le Chêne, Fleurus, Flammarion, Milan…) lan egin du. Bilduma independenteen zuzendaritzan ere aritu da, Deux Coq d’Or argitaletxeko “Les petits livres d’Or” bildumari bultzada berri bat eman zion, www.sketchtravel.com karitatezko kolektiboko zuzendarikide izan da eta gaur egun helburu bereko www.duosbooks.com elkarteko zuzendarikide da. Issy-les-Moulineauxen bizi da.

Bibliografia