Proiektuaren oinarrian, egoera bezeri bat dago: egun argitaratzen diren liburuetan, guti dira irakurgarriak euskaldunak ez diren baina haurrekin inplikatu nahi duten burasoentzat.
Alta… lurraldeko haurren 1/3 baino gehiago euskaraz eskolatua da, hiru sailetako batean. Gizartean, euskararenganako interesa eta gogoa gero eta handiagoak dira, eta gero eta buraso gehiagok eramaten dituzte seme-alabak elebitasunera.
Baina buraso horietako gehienak ez dira euskaldunak, ala ikasten ari dira. Liburua haurren interesa pizteko eta ikasteko bitartekoa da, baina burasoekin lotura eraikitzeko funtsezko tresna ere bada.
[juiz_sps buttons="facebook, twitter"]